Lan egiteko dudan ikuspuntua

Inongo frutak ez dit honek bezala gogora ekartzen bere elikagai den uraren freskotasuna. Osasunez gainezka egiten du, fresko eta indartsu. Janen dugu?
J. R. Jiménez, Platero y Yo

Hona hemen nola eraiki dudan, pixkanaka pixkanaka, lan egiteko nire modu berezia: izandako esperientzia profesionalean, pertsonekin lanean, beren beharrak betetzen lagunduz (osasun arazoak, desoreka fisiko gorputzekoak, egoera emozionalak, bizitzako edozein arlotako gatazkak, helmuga edo helburuekin izandako arazoak) eta era berean neure arazo eta gatazkei arreta jarriz eta konponduz, esperimentatuz eta ikasiz.

Hala bada, bilakaera horrek ahalbidetu ditu nire prestakuntza, garapena eta hainbat diziplinen praktika, eta hainbat etapatatik igaro naiz, esaterako: "esku terapeuta", "naturopata", "osasun kontseilaria", "programatzaile neurolinguistikoa", "psikoterapeuta", "hipnoterapeuta", "emozioetan aditua"…

Ikasiz eta saiakuntzak eginez, pilatuz zihoan ugaritasuna itxura hartzen ari zen.... Zeren bai baitziren, eta badira, gizaki bakoitzaren mundu subjektiboan kontuan hartu beharreko hainbat alderdi. Eta alderdi horietako BAKOITZA OSOTASUN BATEN zati da.

Kristaldutako zerua da
granada usaintsua.
Pikor bakoitza izarra da...
F. G. Lorca, Canción oriental

Gizakiaren zati bakoitza, bere bizitzako eta une bakoitzeko gertakari edo esperientzia bakoitza, bere IZATE guztiarekin erlazionaturik dago. Granadan bezala, hazi bakoitza fruituaren zati da, eta aldi berean zuhaitzaren aitzindari izan daiteke.

Nirekin Coaching egitea erabakitzen baduzu, zure esku jarriko ditut nire trebetasun guztiak, eta aukera eskainiko dizut zure bizitza pertsonal edo profesionaleko helburu zehatzak lantzeko, eta zure garapen pertsonalari ahalik eta modu osoenean ekiteko.