Nire ibilbide profesional eta pertsonala

28 urtetan banku enpresetan aritu naiz lanean, merkataritza, arrisku eta antolakuntza arloan espezializatutako exekutibo gisa. 1982. urtean piztu zen nigan osasun eta terapiaren munduarekiko nire interesa (neronen osasun egoerak eraginik), eta curriculumean aipatutako ikasketei lotu nintzaien. Prestakuntza eta praktika berri hori nire debora "librean" egin nuen (arratsaldez eta urtez urte, eta hartan inbertitu nituen oporrak eta lan baimen eta utzialdiak). Gero, nire burua hezten eta lanean jarraitu nuen, eta arlo hauekin erlazionatutako beste diziplina batzuekin praktikatzen: psikea, emozioak eta pertsonen arteko komunikazioaren eta autoezagutzaren mundu zirraragarria.

Horrela iragan nintzen, 1998ko erdialdean, nire gaurko lanbide berrian esklusiboki aritzera.

Gaur egun, Coaching arekin, nire trebetasun guztiak erabat integratu ditut, eta bezeroen esku jarri.