Enpresentzako eta beste talde batzuentzako coaching-a

Coaching-ak balio du zuzendariei edota exekutiboei laguntzeko beren gaitasunak garatzen, larritasuna eta estresa apaltzen eta beren funtzio guztietan lasaitasuna eta barne indarra handitzen.

Beren buruei espazio berri bat ematen die, erabakiak askatasunez eta sormenez hartu ahal izateko modukoa, eta, horrela, beren helburuak lortu ahal izanen dituzte.

Beren ekintzen bidez taldean harmonia sortzen lagunduko dute, horrela kalitate hobea sustatuz eta ahalbidetuz, organizazioan eta bertako kideen edota departamentuen artean. Modu horretan, merkatuak eta gizarteak beti izaten dituen behar eta eskakizun berrietara moldatzen eta egokitzen lagunduko dute.

Enpresaren coaching-a bi arlotan kokatzen da: banakoa eta organizazioa. Coaching-ak ahalbidetzen du gauzen egoeraz ongi jabetzea, eta, aldi berean, organizazioaren barnean dauden gune gatazkatsuak argiro identifikatzea. Esaterako, helburu pertsonal eta taldearen helburuen artean desadostasuna edo bateraezintasuna izaten da, eta horrek izugarrizko hondamen pertsonalak edota talde hondamenak sortzen ditu. Coac hing-ak zehatz ematen ditu lanpostu bakoitzaren funtzionaltasun parametroak. Pertsonek beren burua eta ingurukoak ikusmolde berri batekin hautematen dituzte eta, ahalmen gehiago hartzearekin batera, agertzen diren gertakariei hobeki aurre egiten ahal diete.

Gauzen egoera edonolakoa dela ere, aurkikuntza eta ikerketa bultzatzen direnez, coaching-a praktikatzean pertsonek errazago bultzatzen dituzte konponbide ekologikoak talde guztiarentzat eta haren helburuentzat.