|
Elkarlanak Nire jarduera profesionalean, pertsonak ikuspuntu global edo integraletik hautematen ditut berekin lan egiteko eta, hori kontuan harturik, bistan da badirela zenbait behar non komeni den gehiago eta hobeki sakontzea. Aukera hori jartzen dut nire bezeroen esku. Beraz, Coaching prozesuarekin batera, ikusten ahal dugu beharrezkoa dela hainbat alderdi sakonago eta egonkorrago lantzea: nahi ez dituzun hainbat jokabide eredu, aurrera egin ezinik uzten zaituzten emozioak, konpultsioak edo menpekotasunak, zure bizitza saboteatzen duten ohiturak eta orain arte menperatu ezin dituzunak . Jokabide eredu horiek zure historia pertsonalarekin zuzenean erlazionaturik daude, zure haurtzaroa eta pubertaroarekin; garai hartan ikasi zenituen horietako gehienak eta, era berean, zeure gorputza izan zen horien "jasotzaile" nagusia. "Erantzun" egin zuen gertatzen ari zen horretara moldatzeko, egituratu zen eta ispiluan begiratzean ikusten dituzun "forma" horiek hartu zituen. "Jarrera" horietako askok min ematen dute eta zure mugimenduetan eta gaitasunetan mugaturik sentitzen zara. Traugott Wahl -
Rolfing-a - Egitura integrazioa
![]() |
|
![]() |