Zer da coaching-a?
Coaching-a artea da; alegia, bi pertsonen artean, hau da, bezeroa (zu) eta coach aren (nire) artean entrenamendu pertsonalizatu eta konfidentziala sortzeko artea.
Bada espazio bat honako bi hauen artean: batetik, zure bizitzan lortu duzun horren eta, bestetik, lortu nahi edo behar duzun (eta oraindik lortu ez duzun) horren artean. Bada, coaching-ean espazio hori bete eta zentzua eta forma ematen diogu.
Elkarlan horretan, laguntza ematen dizut zure oraingo egoera eta zure helmuga eta helburuak argitzen. Prozesuan, nik erabat onartzen ditut zeure balore eta printzipioak, eta bitartean martxan jartzen dituzu zeuregan dauden baliabide guztiak eta ez badituzu, ikasten dituzu. Horrela, elkarrekin ibiliko dugu zure orainaren (zure oraingo egoera) eta zure etorkizunaren (nahi duzun egoeraren) arteko bidea.
Coach naizenez, lagundu eta gidatuko zaitut, zeuk zeure bidea markatzen eta erabakitzen duzun bitartean. Desafiatzen eta akuilatzen zaitut lorpena bermatuko dizuten estrategia onenak aurkitzeko, eta laguntzen zaitut bereizten zeuretzat zer den egiazki garrantzitsua bideko une bakoitzean.
Coaching-a eginez, zeure bizitzan nagusi eta interesgarrienetakoa izaten ahal den bidaia eginen duzu.