Coaching pertsonala edo banakakoa
Saio pribatuetan egiten da. Zenbait modutan egiten ahal dugu:
- Txat pribatua on line
- Bideo-konferentzia
- Telefonoz
- Aurrez aurre
Saio bakoitzak 50 minutu irauten du.
Coaching pertsonalean interesaturik baldin bazaude, eta nirekin harremanetan jarri nahi baduzu, saiatuko naiz prozesuari buruz duzun edozein kezka konpontzen. Gero, gure lana hasteko, hala erabakiko bazenu, beharrezko dokumentazioa bidaliko nizuke. Hartan aurkituko dituzu gure harremanari forma eta egitura emanen dioten hainbat dokumentu, eta horietan zehaztuko dira saioen forma, aldizkakotasuna, denbora osotara, e.a. Zure beharretara hobekien moldatzen den modalitatea aukeratuko da.
Halaber, organizazio, talde edo enpresaren bateko kide bazara eta Coaching-arekiko interes profesionala baduzu, harremanetan jartzen ahal gara aldez aurreko hurbilpen bat egiteko: zeure edota zure taldearen beharren azterketa eta ikerketa sakona eginen dugu.
Zeuk erabakitzen duzu zer gai lantzen ahal duzun Coaching eginez:
Arlo pertsonalean edo enpresarialean izan, zure esku dago erabakitzea zertarako kontratatu nahi dituzun nire zerbitzuak. Zure bizitzako edozein arlo lantzen ahal duzu: garapen pertsonaleko gaiak, giza harremanak, lan harremanak, gai emozionalak, e.a.; edo berariazko helbururen bat zehazten ahal duzu.